Larramendi eta Ibaiondo arteko bidegurutzea biribilgune gisa mantenduko da hurrengo egunetan probak izan duen arrakasta dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/25 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Mugikortasun Astearen baitan eta proba modura egin da aldaketa bi egunez, eta izan duen harrera ona ikusita, zenbait egunez mantenduko da.

  • Helburua da aldaketa egonkortzea, eremuan trafikoa arintzea lortu delako.

 

Mugikortasun astearen baitan, eta “Tolosa Badabil” mugikortasun plan berrian jasotako ekimenak martxan jartzen hasteko asmoz, Udalak behin-behineko proba moduan bihurtu du Larramendi eta Ibaiondo arteko bidegurutzea biribilgune, eta izan duen harrera ona ikusita, zenbait egunez mantenduko da biribilgunea eta semaforoak itzalita jarraituko dute.

Probak arrakasta izan du trafiko fluxuak arintzea lortu delako, eta aldaketa egonkortze aldera erabaki du Udalak biribilgunea mantentzea. Mugikortasun ikerketen arabera, eta oraingoz probak erakutsi duen moduan, semaforoak kentzeak eta biribilguneak jartzeak gatazkak murriztu eta fluxuak arintzen ditu.

Aurrerago balorazio osatuagoa egingo du Udalak eta eremuan zein neurri hartu erabakiko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA