Legealdi honetan Udaltzaingoen egoera erregularizatzeko urratsak egin ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/04 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Hedabideetan zabaldutako epaiaren eta informazioaren aurrean, Tolosako udalak argi utzi nahi du epaiak  duela 14 eta 9 urte esleitutako lanpostuei egiten diela erreferentzia  eta legealdi honetan pausoak eman direla egoera legeztatzeko, Lanpostuen Egonkortze Planaren bidez.
  • Ofizialordearen deialdia legez hornitzeko deialdia argitaratzear dago eta duela bi aste postua premiaz betetzeko deialdia argitaratu zen eta ofizialaren lanpostuaren deialdia uda partean argitaratzea aurreikusia du Udalak.

 

Tolosako Udaleko udaltzaingoko hiru lanpostu, legez kanpo esleituak izan zirenaren gaineko epaia   argitaratu ondoren, Tolosako Udalak ondorengoa argitu eta jakinarazi nahi du:

  1. Udaltzaingoaren ofizial buru eta ofizialordearen lanpostuak azken urteetan zerbitzu eginkizunetan bete izan dira.
  2. Urte guzti hauetan egoera hau mantendu egin da, alderdi politiko ezberdinetako agintariak izan badira ere Tolosako udalean.
  3. Epaiak duela 14 eta 9 urte esleitutako lanpostuei egiten die erreferentzia eta legealdi honetan eman dira pausoak egoera legeztatzeko, Lanpostuen Egonkortze Planaren bitartez.
  4. Udal gobernu honek epaia argitaratu aurretik egoera erregularizatzeko urratsak emanak zituen. Alde batetik, ofizialordearen deialdia legez hornitzeko deialdia argitaratzear da  (duela bi aste premiaz betetzeko deialdia argitaratu zen) eta bestetik, agente koordinatzailearen lanpostua berrantolaketa prozesu batean murgilduta dagoen lanpostu bat da. Modu berean, ofizialaren lanpostuaren deialdia uda partean argitaratzea da asmoa.

Bukatzeko, Tolosako udal-gobernuak urte luze hauetan lanpostu horietan jardun duten profesionalei bere eskertzarik beroena eskaini nahi die, erakutsi duten profesionaltasunagatik eta Tolosako herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzen laguntzeagatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA