Santu Guztien egunean Hiribusaren zerbitzu berezia egongo da hilerrira

Tolosako Udala
2019/10/28 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ostiralean 45 minutuz behin irtengo da autobus bat musika eskola paretik, eta beste bat hilerritik.

Ostiralean, azaroak 1, ospatuko den Santu Guztien egunerako Hiribus autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak. Autobusak musika eskola paretik abiatuko dira, 45 minutuko tartearekin, hilerrira joateko. Sei geldialdi egingo ditu: San Frantzisko eliza parean, geltokian, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, kiroldegi parean eta Amarozen.

Hilerritik ere 45 minutuz behin aterako da autobusa musika eskola pareraino. Bidean, honako geldialdiak egingo ditu: Iparragirren, Bizkaia kalean, J.A Irazustan eta Trinketen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA