Trafiko etena zuhaitz lehorren mozketa dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Igandean, urriak 9, Igarondo eta Ibaiondo kaleak batzen dituen bide gaineko maldako zuhaitz lehorrak moztuko dira eta ondorioz, trafiko norantza bat etenda egongo da lanak irauten duten bitartean.
  • Aipatutako zuhaitzak lehorrak eta egoera txarrean egonik, mozketa lanek zuhaitzen biziraupena eta eremuko segurtasuna bermatzea dute helburu

 

Tolosako Udalak lan gogorra egiten du natura eta, bereziki, herriko berdeguneak zaindu eta guztiak egoera onean mantentzeko. Horretarako, besteak beste, kimaketa lanak, zuhaitz landaketak edota mozketak ere egiten ditu urtean zehar, betiere, zuhaitzen zein berdeguneen egoera aurrez aztertuta eta horien mesedetan.

Igarondo eta Ibaiondo kaleak batzen diren bide gaineko maldan dauden zuhaitzak, esaterako, lehortuta daude eta horrek, zuhaitz horien handitze zein loratzea eragozteaz gain, arriskuan jartzen du zuhaitzen biziraupena zein eremuko segurtasuna, enborren egoera dela eta, horiek puskatu eta errepidera jausteko arriskua baitago.

Hori aintzat hartuta, datorren igandean, hilak 9, mozketa lanak egingo dira bertan, esan bezala, egoera txarrean dauden zuhaitzak moztu eta horien biziraupena zein eremuko segurtasuna berreskuratu eta bermatzeko. Horrela, egun dauden enbor-erorketa arriskuak saihestuko dira eta ondoko zuhaitzak, halaber, egoera onean hazi eta loratuko dira udaberrian.

Mozketa lanak direla eta, trafikoa etenda egongo da lanak irauten duten bitartean, hain zuzen goizeko 7:30etik eguerdia arte, gutxi-gora behera. Donostiarako norantzan doan erreia moztuko da, bertan garabiak kokatuko direlako. Horren eraginez, norantza bakarra egongo da zabalik, horrenbestez, ibilgailuen joan-etorriak mozketa lanetan egongo den langileriak kudeatuko ditu, ibilgailuei zabalik egongo den erreilera txandaka bidea emanez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA