Udalak 3 triziklo jarri ditu Mugi Tolosa ekimenaren eskura partaideen mugikortasuna errazteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/21 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Mugi Tolosak 'Eragin pedalari' proiektua jarri du abian partaideen mugikortasun bideak zabaltzeko helburuz: bizikletaren erabilera sustatzea da jomuga.
  • Jada burutu dute lehen froga-saioa San Frantzisko pasealekuan ezarritako zirkuitu berezi baten bitartez, Tolosako Gurutze Gorria eta Inmakulada ikastetxeko kideen laguntzarekin.
  • Tolosako Gurutze Gorria eta Inmakulada ikastetxea dira antolatzaileak, Udalaren laguntzarekin, eta adierazi dutenez, “65 urtetik gorako pertsonengan bizikleta-trizikloaren erabilera sustatu nahi dugu, mugikortasun osasuntsua eta segurua, eta aldi berean, pedalari eragite bakoitza gaixotasun berezien elkarteen aldeko bultzada izatea nahi dugu”

Mugi Tolosak 'Eragin pedalari' proiektua jarri du abian partaideen mugikortasun bideak zabaltzeko helburuz: bizikletaren erabilera sustatzea da jomuga. 65 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua. Hori bideratzeko, Udalak hiru triziklo jarri ditu ekimenaren eskura.

Tolosako Gurutze Gorria eta Inmakulada ikastetxea dira antolatzaileak, Udalaren laguntzarekin, eta adierazi dutenez, “65 urtetik gorako pertsonengan bizikleta-trizikloaren erabilera sustatu nahi dugu, mugikortasun osasuntsua, segurua eta jasangarria bultzatuz, eta aldi berean, pedalari eragite bakoitza gaixotasun berezien elkarteen aldeko bultzada izatea nahi dugu”.

Jada burutu zuten lehen erabilera saioa asteazkenean, martxoak 20, San Frantzisko pasealekuan ezarritako zirkuitu berezi baten bitartez. Mugi Tolosako kideek hiru triziklo berriak probatzeko aukera izan zuten. Zirkuitua bitan banatua zegoen: 'Ikasketa' eta 'Proba' guneak. Lehenegoan trizikloen gainean lehen pausuak emateko aukera izan zuten Mugiko kideek, irakasle adituen laguntzarekin. Inmakulada ikastetxeko ikasleak egon ziren adinekoei laguntzen. 'Proba' gunean berriz, ia 800 metroko ibilbidea trizikloetan egiteko aukera izan zuten partaideek.

Epe motzean beste antzerako jardunaldi bat antolatuko da, trizikloen erabilera era seguruan eta adinekoentzako konfiantzazko ingurune batean sustatzeko.

Une honetan Mugi Tolosa ekimena kalera irteten den egunetan erabili ahal izango dira triziklo berriak, baina Udalak helburu du aurrerantzean trizikloak adinekoen eskura jartzea. Hori nola gauzatu aztertzen ari dira egun ekimenaren sustatzaile guztiak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA