3.600 dei eta 1.600 pertsona artatzen dira bataz beste hilero herritarren arreta bulegoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/02/25 | Udate (HAZ-SAC)
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, UDATEn, Udalaren tramite guztiak egiteko aukera eskaintzen da, bai aurrez aurre (hitzordua aurrez hartuta), telefonoz, emailez edo bertan kokatuta dagoen makinaren bidez; eta herritarrek modu telematikoan, online, hainbat izapide egiteko aukera ere badute.

  • Udal tramiteak azkarrago, erosoago eta modu pertsonalizatuagoan egiteko aukera ematen du UDATEk, eta online zerbitzuarekin norberak eta etxetik mugitu beharrik gabe egin ditzake izapideak.

  • UDATEra bertaratu nahi duten heritarrek, aurrez aurreko zerbitzurako hitzordua eskatu behar dute, 010 telefonora deituta.

 

 

Batez beste hilean 1.600 pertsonari eman zaio zerbitzua aurrez aurre UDATE Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean. Batez ere aurrez aurreko zerbitzua aukeratzen dute herritarrek tramiteak egiteko, ondoren kanal telematikoa eta azkenik UDATEn bertan kokatuta dagoen izapideetarako kutxazaina. Telefono edo email bidezko arreta ere eskaintzen dute, eta hilean batez beste 410 mezu eta 3.600 dei jasotzen dituzte (egunean batez beste 120 dei).

Herritarrek udal tramiteak azkarrago, erosoago eta modu pertsonalizatuagoan egin ahal izateko jarri zuen martxan UDATE berritua Tolosako Udalak 2019an. Zerbitzu honen bidez, herritarrak leihatila bakarrean du eskuragarri udalarekin tramiteak egiteko aukera, herritarren eta udalaren arteko harremana errazagoa eta arinagoa bihurtuz.

Modu telematikoan edota Udaten kokatutako kutxazainaren bitartez, hainbat izapide egiteko aukera, txanda eskatu gabe

Tramiteak modu telematikoan egiteak are eta erosotasun handiagoa eskaintzen dio herritarrari, norberak aukeratutako momentuan egin baititzake tramiteak. UDATEn bertan kokatuta dagoen izapideetarako kutxazainak ere aukera hori eskaintzen du. Hala, modu telematikoan edo kutxazain bidez, besteak beste honako tramiteak egiteko aukera dute herritarrek: errolda ziurtagiriak eskuratu, erreziboak ordaindu, ordainketa gutunak ordaindu, erreziboen kopiak eskuratu, isunak ordaindu, edo espedienteak kontsultatu.

Hitzordua, aurrez aurreko zerbitzurako

Covid19aren ondorioz, UDATEko zerbitzuak egoerara egokitu behar izan dira, betiere helburu hartuta herritarren segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen jarraitzea.

Itxialdian, zerbitzua online eskaini zen. Aurrez aurreko zerbitzua berreskuratu zenetik, osasun larrialdi egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz ematen da zerbitzua. Horregatik, UDATEn izapideak aurrez aurre egiteko herritarrek hitzordua eskatu behar dute 010 edo 943 65 44 66 telefonora deituta. Batez beste egun eta erdiko tartearekin ematen da hitzordua (beti ere dagoen eskari kopuruaren arabera).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA