Aldizkari ale berria kalean da

Tolosako Udala
2020/02/13 | Udate (HAZ-SAC)
  • Tolosako Udalak 2020ko aurrekontuei buruzko aldizkaria argitaratu berri du. Aste honetan etxe guztietara banatuko da eta udal eraikinetan ere eskuratu ahal izango da.

 

Dagoeneko Udalak aldizkari ale berria argitaratu du, oraingoan, 2020ko aurrekontuen inguruan.

Bertan aurten aurrera eramango diren edota martxan jarriko diren proiektu eta egitasmo nagusiak azaldu dira, besteak beste, Zumardi Txikiari buruzko proiektua, Rondilla Kalea eraberritzeko proiektua edota Kultur Etxea berregokitzekoa.

Izan ere, aurtengo aurrekontuen helburu nagusiena da estrategikoak diren proiektuak gauzatu eta berrien oinarriak lantzea.

Gauzak horrela, aurten gauzatuko diren inbertsio eta proiektu esanguratsuenen artean ditugu, baita ere, eraginkortasunean urratsak emateko Udateren sendotzea eta sistema informatikoaren berritzea, Abegi zentroan eguneko zein gaueko zerbitzua martxan jartzea edota alokairua sustatzeko neurriak zehaztea, hiri-ekonomia indartzeko proiektu berriak abiaraztea, hala nola, azokari eta Coworking guneari lotuta, Laskorain kalearen eta Gernikako arbolaren eraberritzeak, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko tokiko plana garatzea, hiribus elektrikoaren aldeko apustua edota herritartasun aktiboa sustatzeko eta komunitatea sendotzeko Tolosatzen Eskola Irekia martxan jartzea.

Proiektu eta egitasmo nagusiak azaltzeaz gain gastuen banaketa eta arlo bakoitzeko -Antolakuntza, Herritarrak eta Lurraldea- helburu nagusiak zein diren ere azaldu da aldizkarian. Halaber, azken albiste nagusiak ere biltzen ditu azken aleak.

Aldizkaria etxe guztietara banatu da, baina formatu digitalean ere eskuragarri dago hemen:

Fitxategiak: 
PDF icon aldizkaria 2

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA