Bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako adineko pertsonei deiak egin dizkie udalak beren egoera ezagutzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/22 | Udate (HAZ-SAC)
  • Beharrak ezagututa eta zerrenda esku artean, atzo, larunbata, bilera egin zen boluntario taldeko ordezkariekin eta bihar, astelehena, taldearen dinamika eta jardunari buruzko proposamena zehaztutako da.

 

Herrian sortutako ekimen solidarioaren gainean lanean dihardu udalak, haren koordinazio eta kudeaketa eginez eta bereziki indarrak bideratuz.

Lehenik eta behin, beharren diagnosia egin da. Adineko pertsonen egoera ezagutzeko azken egunotan, udaletik, bakarrik bizi diren herritarrei dei egin zaie beharrak ezagutu eta laguntza sarean parte hartu nahi duten jakiteko. Zerrenda bat osatu da laguntza sarean parte hartu nahi duten adineko pertsonekin eta atzo bilera egin zen boluntarioen ordezkariekin eta Gurutze Gorrikoekin datozen urratsak zehazteko.

Bihar berriz ere bilduko dira laguntza sarean dauden kide guztiak, boluntarioez gain, Peñaskal Fundazioko, Gurutze Gorriko, Babes Zibileko eta DYAko ordezkariak. Mahai bat eratu dute egunero-egunero bilduko dena, koordinazio lanetarako eta bereziki, momentuko beharrei erantzun, eta sor daitezkeen egoera eta behar berriei ere aurre hartzeko.

Bihar jakinaraziko da udaletik taldearen dinamika zein izango den eta laguntza taldearekin batera zen proposamen zehatza adostu den.

Laguntza behar izanez gero 010 telefonora deitu:

Konfinamendu epea luzatu den honetan, udaletik gogorarazi dute edozein behar izanez gero 010 telefonora deitu edota posta elektroniko bidez udalarekin harremanetan jarri daitezkeela herritarrak udate@tolosa.eus edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus idatzita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA