Garraio publikoko erabiltzaileak erdira jaitsi dira larrialdi egoera ezarri zenetik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/27 | Udate (HAZ-SAC)
  • Gogoratu garraio publikoa behar-beharrezkoa denean bakarrik erabili daitekeela, eta erabili behar den kasuetan ezinbestekoa dela gainerako erabiltzaileekiko segurtasun distantzia errespetatzea.

 

Euskadiko Garraio agentziak eman dituen datuen arabera, Covid-19aren ondorioz ezarritako larrialdi egoera hasi zenetik, ia erdira egin du behera garraio publikoaren erabilerak. Zehatzago esateko, Euskal Autonomia Erkidegoan hiri barruko garraioan erabiltzaile kopurua %47 jaitsi da eta hiri arteko garraioan %60.

Izan ere, gogoratu garraio publikoa soilik behar-beharrezkoa denean soilik erabili daitekeela. Erabili behar den kasuetan, ezinbestekoa da bidaiarien arteko segurtasun tartea gordetzea, eta hori posible ez den kasuetan hurrengo zerbitzuari itxaroteko gomendatzen da. Egunerokoan bezala, garraio publikoa erabiltzen bada ez ukitu aurpegia eskuekin, batez ere begiak, sudurra eta ahoa, orduan sortzen baita Covid-19az kutsatzeko aukera gehien.

Hiribus eta TAO zerbitzuak

Gogoratu baita ere Hiribus zerbitzuan hainbat murrizketa egin zirela aurreko astean eta orduz geroztik zerbitzua ondorengo ordutegian eskaintzen dela: 07:30 eta 09:00ak bitartean ordu erdiro eta 09:00ak eta 21:00ak bitartean orduro. Horrez gain, garraio-ibilgailuen garbiketa areagotu egin da, Osasun Ministerioak ezarritako gomendioen arabera.

Lurraldebus, autobus zerbitzuak ere, gutxieneko zerbitzuak ditu ezarrita eta ordutegian hainbat aldaketa ditu eginda. Informazio guztia: https://bit.ly/2IY2qfj

TAO zerbitzuari dagokionean, Udalak alarma egoerak iraun bitartean bertan behera utzi du zerbitzua, ez daitezen TAO makinak erabili eta herritarrek kotxea soilik beharrezkoa den kasuetan har dezaten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA