Hitzordurik gabe ere joan daiteke UDATE-ra

Tolosako Udala
2021/09/15 | Udate (HAZ-SAC)
  • Aurrez hitzordua hartuta edo hartu gabe joan daitezke herritarrak UDATE-ra, Herritarren Arreta Bulegora. Hitzordurik gabeko herritarrak tarteko txandetan artatuko dira.


 

Herritarrei begirako zerbitzua zabaltze aldera, dagoeneko ez da derrigorrezkoa izango aurretiazko hitzordua UDATE-ra joateko. Orain, aurrez hitzordurik hartu ez duten herritarrei ere emango zaie aurrez-aurreko arreta, libre dauden tarteetan.

UDATE sarreran jarri den makinan hitzorduarekin edo gabe joan den hautatu behar du herritarrak, eta horren arabera emango zaio txanda. Lehentasuna izango dute beti aurrez hitzordua hartuta duten herritarrek. Aurrez-aurreko arreta zerbitzua egunero eskaintzen da, astelehenetik ostiralera, 07:15etik 14:15era, eta ostegunetan 19:00ak arte.
 

Telematikoki izapideak egiteko aukera

Aurrez-aurreko arretaren ordez, tramiteak izapideetarako bulego automatizatuaren bidez egiteko aukera ere eskaintzen da UDATEn. Horretarako makina egunero dago erabilgarri: astelehenetik ostiralera 07:15etik 20:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan 08:00etatik 20:00etara.

Telematikoki ere egin daitezke izapideak, norberak aukeratutako momentuan. Besteak beste, honako tramiteak egiteko aukera dute herritarrek: errolda ziurtagiriak eskuratu, erreziboak ordaindu, ordainketa gutunak ordaindu, erreziboen kopiak eskuratu, isunak ordaindu, edo espedienteak kontsultatu.