Hondakin bilketa zerbitzua normaltasunez mantenduko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/18 | Udate (HAZ-SAC)
  • Garbigunea itxita egongo da partikularrentzat eta soilik udal zerbitzuek edota gremioek erabaili ahal izango dute.

  • COVID-19arekin kutsatutako pertsonen eta ingurukoen hondakinak errefusa bezala tratatu behar dira eta ezin dira gaikako bilketarako edukiontziak erabili.

 

Hondakin bilketa zerbitzua bere osotasunean eta normaltasunez eskainiko da. Gabiguneak aldiz, itxita egongo dira partikularrentzat eta, momentuz, soilik udal zerbitzuek eta gremioek erabili ahal izango dituzte. Dena den, larunbatean itxita egongo da.

 

COVID-19arekin kutsatutako gaixoen hiri hondakinen poltsak nola kudeatu:

Osasun Ministerioaren gomendioen arabera, gaixoaren hondakinak edota haren zaintzaileek erabilitako materiala, bereizita jaso behar dira poltsa batean, birziklatzeko inolako bereizketarik egin gabe. Plastikozko poltsa behar bezala itxi eta bigarren poltsa batean sartu behar da.

Etxeko gainerako hondakinak ere behar bezala itxitako beste poltsa batean sartuko dira. Hondakin horiek ere errefusaren edukiontzira atera behar dira eta ezingo dira, beraz, gaikako gainerako edukiontziak erabili.

 

Hondakinen kudeaketa positiborik ez den etxeetan:

Ohi bezala hondakinak gaika banatu behar dira. Errefusa ahalik eta gehien mmurrizte aldera, oso garrantzitsua da hondakinen gaikako bereizketa behar bezala egitea eta hondakin-gai bakoitza dagokion edukiontzira ateratzea (papera/kartoia, beira, ontziak eta organikoa).

Erosketak edo beste erabilera batzuk egiteko erabiltzen diren latexezko edo nitrilozko eskularruak ez dira ontziak, eta, beraz, EZ dira ontzi arinen edukiontzira bota behar (horia).

 

Mankomunitateko arreta zerbitzua:

Mankomunitateko bulegoko arreta zerbitzua aurrez aurre eten egiten da. Kontsultak emailez (info@tolosaldekomankomunitatea.eus) edo telefonoz (943676216) egin behar dira 8:00-14:00 ordutegian.


Kale garbiketa desinfektatzaileekin:

Kale garbiketa zerbitzua ere mantendu egingo da eta produktu desinfektatzaileak erabiliko dira kale garbiketarako. Bereziki, anbulatorio inguruak edota saltokiak dauden eremuak garbituko dira aipatu produktuarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA