Kaleak desinfektatzeko lanak abian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/26 | Udate (HAZ-SAC)
  • Kale garbiketa zerbitzua indartu egin du udalak eta anbulatorio eta saltoki inguruak produktu desinfektatzaileekin garbitzen ari da.

  • Datozen egunetan langile gehiago bideratuko dira eginkizun horietara kaleen desinfekzio lanetan sakontzeko.

 

Udalak koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko eta kutsatzeak ekiditeko neurriak hartzen jarraitzen du eta horietako bat izan da kaleak desinfektatzeko protokolo berria martxan jartzea.

 

Udalak une oro mantendu du kale garbiketa zerbitzua, eta hau egoera berrira egokitu da jasotako irizpideen baitan. Hortaz, udaletik eta baita ere garbiketa zerbitzua eskaintzen duen enpresaren eskutik, ahalegin berezia egin da zerbitzua egokitu eta areagotzeko.

 

Hortaz, ur eta xaboiarekin egindako ohiko kale garbiketaz gain, pertsona gehien dabiltzan guneak ere garbituko dira produktu desinfektatzaileak erabilita, bereziki, anbulatorio ingurua eta saltoki atariak.

 

Datozen egunetan, gainera, langile gehiago bideratuko dira garbiketa eginkizunetara kaleen garbiketa eta desinkezio lanetan sakontzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA