Udalarekin harremanak telefonoz edo posta elektroniko bidez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/16 | Udate (HAZ-SAC)
  • Arreta bulego guztiak itxita egongo dira, herritarrak telefonoz edota emailez artatuko dira eta soilik larrialdiak edota premiazko egoerak jasoko dira aurrez-aurre, aurretiazko zitarekin.

 

Osasun alarma egoera honen aurrean udalak hainbat erabaki eta neurri hartu eta jarri ditu martxan gaur goizean bertan ospatutako Prebentzio Mahaiaren ondotik.

Prebentzio neurriak areagotu dira lan eremuetan eta hala, jakinarazi zaie langileei. Halaber, malgutasuna izango dute langileek lanaldiak osorik ez betetzeko beren ardurapean adingabeak edota mendekotasuna duten adinekoak badituzte eta aurrez-aurreko zerbitzuak ez diren kasuetan telelana ahalbideratuko da, betiere kasu guztietan, udaletik eskainitako zerbitzu publikoa bermatuz.

 

Aurrez-aurreko zerbitzua, aurretiazko zitarekin eta premiazko gaietarako bakarrik:

Udal bulegoak herritarrei itxita egongo dira eta udaletik herritarrei eskatzen zaie harreman telematikoak edota telefono bidezkoak lehenestea.

Edozein zalantza argitu edo kontsultarik egiteko lehenik eta behin telefono bidez edota posta elektroniko bidez dagokion sailarekin harremanetan jartzea eskatzen da (Herritarren Arreta Zerbitzua, Udate; Gizarte Zerbitzuak...) eta soilik premiazko edota larrialdi egoeran eta beste irtenbiderik ez denean artatuko da jendea aurrez-aurre, aurretiazko zita emanda.

Arreta zuzeneko kasuetan beharrezkoak diren segurtasun neurriak mantenduko dira.

 

Administrazio epeak eten egin dira:

Halaber, udaletik jakinarazi da alarma egoera indarrean dagoen bitartean adminitrazio-epeak etenda geratzen direla. Epeen zenbaketa berriz hasiko da dekretua edo haren luzapena, indarbetzen denean.

Edozein kasutan, eta aurretik aipatu moduan, zalantzarik izanez gero, udalarekin harremanetan jarri telefonoz edota posta elektronikoaren bitartez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA