Udalaren hobekuntza esparruak identifikatzeko herritarrei bideratutako inkesta abian da, ELoGE proiektuaren baitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/06 | Udate (HAZ-SAC)
  • ELoGE da gobernantza eta demokrazia parte-hartzailea eredugarri lantzen dituzten udalerriei Europako Kontseiluak EUDELen bitartez ematen duen aitorpena.

  • Bereizgarri edo zigilua eskuratzeko, ezinbestekoa da Tolosako herritarrek 12 galderako inkesta labur bat erantzutea, urriaren 24a baino lehen. 
     

Bikaintasunaren Zigiluak (ELoGE) tokiko gobernuen kalitate gorena aitortzen du, 12 printzipio eta 72 adierazletan oinarrituta. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bultzatutako prozesu honen bidez Tolosako Udalak bere indarguneak eta hobekuntza-eremuak identifikatuko ditu, etengabeko ikasketa eta aurrerapen bidean jarraitzeko. Izan ere, diagnostikoa eta inkestak egin ostean, Udalak zertan hobetu identifikatu ahal izango du. Gainera, beste leku batzuetako adibide eta ereduak ezagutzea eta partekatzea ahalbidetuko du prozesu honek, eta elkarrengandik ikastea. 

Edizio honetan, Tolosako Udalak beste lau euskal udalerrirekin batera hartuko du parte: Bilbo, Errenteria, Urretxu eta Leioa. 

Bikaintasunerako bi bide: autodiagnostikoa eta inkestak

Tolosa murgiltzen den ELoGE proiektuak bi lan-ildo nagusi ditu: barneko autodiagnostikoa eta inkesten edo kontraste-fasea. Udala bere burua ebaluatzen ari den bitartean, gobernu onaren 12 printzipioei buruzko 72 adierazleetan oinarrituta, funtsezkoa da herritarrek ematen duten kanpoko ikuspegia ere jasotzea, printzipio horiek zein neurritan betetzen diren neurtzeko. Horretarako, Udalak abian jarri du herritarrek inkestak betetzeko aukera. Inkesta guztiz anonimoa izango den arren, hasieran identifikazioa eskatuko da, bi baldintza bermatzeko: Tolosan erroldatuta egotea eta pertsona bakoitzak inkesta behin bakarrik bete ahal izango dira.

Inkestaren helburua da herritarrek Udalak egiten dituen udal-politika eta zerbitzuei buruz duten iritzia ezagutzea.

Inkesta laburra da, 12 galderaz osatua, eta udal-jarduera 12 Gobernantza Onaren Printzipioekin bat etorriz ebaluatzeko diseinatuta dago. Herritarrek Udalak honako puntuak betetzen dituen baloratu ahal izango dute:

  1. Udalak benetan inplikatzen ote dituen herritarrak bere prozesuetan (Partaidetza demokratikoa).

  2. Ekitatea, duintasuna, berdintasuna eta errespetua sustatzen dituen (Giza Eskubideak).

  3. Herritar guztiak modu justu eta ekitatiboan tratatzen dituen

  4. Herritarren interesak zainduz jarduten duen.

  5.  Bere ekintzen erantzukizuna hartzen duen (Kontuak Ematea).

  6. Bere erabakietan gardena den (Irekitasuna eta Gardentasuna).

  7. Baliabide publikoak komunitateko kide guztientzako onura maximoa bermatzeko erabiltzen dituen (Kalitatezko Administrazioa, Eraginkorra eta Efizientea).

  8. Langile kualifikatuak dituen (Lidergoa, Eskumenak eta Gaitasunak).

  9. Komunitatearen beharrei eraginkortasunez erantzuten dien (Erantzuteko Gaitasuna).

  10. Funts publikoak modu arduratsuan kudeatzen dituen (Kudeaketa Ekonomiko-Finantzario Sendoa).

  11. Bere erabakien epe luzeko eragina kontuan hartzen duen (Iraunkortasuna eta Epe Luzeko Orientazioa).

  12. Zerbitzuak hobetzeko ideia berritzaileak onartzen dituen (Aldaketarako eta Berrikuntzarako Irekitasuna).

Garrantzitsua da azpimarratzea partaidetza borondatezkoa dela, eta emandako informazio guztia modu anonimoan erabiliko dela, erantzun indibidualak identifikatu ezinik. Prozesua amaitu ondoren, emaitzak udal webgunean argitaratuko dira.

Partaidetza Deialdia

Tolosako Udalak ELoGE Zigilura aurkeztu ahal izateko, eta ebaluazio prozesua baliozkotzeko, funtsezkoa da herritarren iritzia ezagutzea. Horregatik, Udalak parte hartzeko deia egiten die herritarrei, gobernantza on baterako hobekuntza nabarmenak lor ditzakegula eta. 

Inkesta datorren astelehenetik, urriaren 6tik 24ra (biak barne) egongo dira. Tolosako herritarrek bi modutan parte hartu ahal izango dute:

  • Online: Hurrengo estekaren bidez: INKESTA

  • Presentziala: Paper bidezko galdetegia UDATEn betez, ohiko ordutegian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA