Tolosako Udalak Gizarte Zerbitzuen I. Gida kaleratu du, etxe guztietara ale bana banatuz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/17 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Gida paperean eta digitalean argitaratu da. Papereko argitalpena etxez etxe banatu da eta interesekoak diren zerbitzu publikoetan ere eskuragarri dago. Argitalpen digitala, Tolosako Udalaren webgunean dago eskuragarri.
  • Bertan, eskaintzen den zerbitzuaren deskribapena egiten da eta herritarrekin egiten den esku-hartzearen baitan bideratzen diren baliabideen, zerbitzuen eta prestazioen aurkezpena.
  • Olatz Peon Ormazabal, alkatea: “Nabari dugu zerbitzuak ezezaguna izaten jarraitzen duela hainbat herritarrentzat, eta gida honen bidez informazioa eman nahi izan diegu herritarrei, gizarte zerbitzuen alorreko behar edo kezkaren bat dutenean zerbitzura jo dezaten”.

Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak 'Prestazioen eta zerbitzuen gida' kaleratu berri du. “Udaleko Gizarte Zerbitzuak herritar orori zuzendutako zerbitzua dira, finean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako sarrera nagusia baita. Nabari dugu zerbitzuak ezezaguna izaten jarraitzen duela hainbat herritarrentzat, eta gida honen bidez informazioa eman nahi izan diegu herritarrei, gizarte zerbitzuen alorreko behar edo kezkaren bat dutenean zerbitzura jo dezaten -nabarmendu du sailaren buru den Olatz Peon Ormazabal alkateak- Era berean, ez-ezagutza horren inguruko kezka jaso zen Tolosatzen parte-hartze prozesuaren baitan, eta Udalak gida egiteko hautua hartu zuen”.

Helburua du eskaintzen den zerbitzuaren berri ematea herritarrei, Gizarte Zerbitzuen alorrean eskuragarri duten laguntzaren eta baliabideen jakitun izan daitezen. Bertan, eskaintzen den zerbitzuaren deskribapena egiten da eta herritarrekin egiten den esku-hartzearen baitan bideratzen diren baliabideen, zerbitzuen eta prestazioen aurkezpena.

7 ataletan dago banatuta: Informazio, balioespen, diagnostiko eta orientabide-zerbitzua; Adineko pertsonei eta desgaitasun- eta mendekotasun-egoerei lotutakoak; Familia eta elkarbizitza (haurrak eta nerabeak); Gizarteratze zerbitzua; Indarkeria matxista eta sexu erasoak; Osasunerako eta adikzioen prebentziorako zerbitzua; eta Gizarte-zerbitzuen eremuko parte-hartzea eta lankidetza. Alor horien baitako zerbitzu guztiak daude bertan batuta.

Gida paperean eta digitalean argitaratu da. Papereko argitalpena etxez etxe banatu da, bermatu nahi baita informazioa Tolosako etxebizitza guztietan jasotzea. Horrez gain, interesekoak diren zerbitzu publikoetan ere eskuragarri dago. Argitalpen digitala, Tolosako Udalaren webgunean dago eskuragarri. Aurrera begira, aurreikusi da gida hau dibertsitate funtzionalera egokitzeko lanketa egitea, oinarrizko gida hau behar anitzak dituzten herritarren eskura jartzeko helburuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA