Zabalik daude berdintasuna, kultura, eta gazteria sailetako 2020ko dirulaguntzen deialdiak

Tolosako Udala
2020/11/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Elkarteek erregistro elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera eta pertsona fisikoek zuzenean UDATEko bulegoetan egin ahal izango dute. Abenduaren 10an amaitzen da eskaerak aurkezteko epea.

  • Dirulaguntza lerro hauen helburua da alor bakoitzeko jarduerak sustatzea Tolosan.

  • Dirulaguntzen deialdiarekin batera, Udalak Gazte Informazio Guneak kudeatzeko beka deialdia ere deitu du.

 

 

 

Abian dira berdintasuna, kultura eta gazteria sailetako 2020ko dirulaguntzen deialdiak. Abenduaren 10era bitarte egin daitezke eskaerak: elkarteek erregistro elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera eta pertsona fisikoek, berriz, UDATErko bulegoetan egin ahal izango dute, astelehenetik ostiralera 7:15etatik 14:15etara eta ostegunetan 19:00ak arte.

Jarduerak Tolosan egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta pertsona fisikoek eskatu eta jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Kultura

Kultura sailaren dirulaguntzen xedea da 2020an hainbat kultur programa eta jarduera sustatzea. Tolosako irabazi-asmorik gabeko kultura elkarteek edo kultur izaerako gizarte elkarteek eta pertsonek eska dezakete, beren jarduera Tolosako udalerrian garatzen badute.

Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasun guztiak  www.tolosa.eus -eko Kultura atalean.

Berdintasuna

Dirulaguntza lerro honek helburu du emakumeen eta gizonen berdintasuna esparru politikoan, ekonomikoan eta sozialean bultzatuko duten programak, ekintzak eta jarduerak sustatzea. Tolosako irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta pertsonek eska dezakete, beren jarduera Tolosako udalerrian garatzen badute.

Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasun guztiak  www.tolosa.eus -eko Berdintasuna atalean.

Gazteria

2020an zehar edo data jakin batzuetan gazteriarekin zerikusia duten programa eta jarduera puntualak diruz laguntzea du helburu lerro honek. Tolosako irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta pertsonek eska dezakete, beren jarduera Tolosako udalerrian garatzen badute.

Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasun guztiak  www.tolosa.eus -eko Gazteria atalean.


 

Gazte Informazio Guneak kudeatzeko beka deialdia

Gazteria sailak 8 beka emango ditu Gazte Informazio Guneak kudeatzeko eta hauek informazioz hornitzeko: Laskorain Ikastola, Orixe Institutua, Peñascal Fundazioa, Herrikide Eskolapioak, Lanbide Heziketa Institutua, Usabal Kiroldegia, Aranburu Jauregia eta Gazte Topagunea.

2020ko abenduaren 31a baino lehen gutxienez 14 urte beteta dauzkaten gazteek jaso ahal izango dituzte beka hauek. Ikastetxeetan dauden informazio puntuen kasuan, ikastetxe horretan matrikulatuta egon behar du beka eman zaion ikasturtean.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, azaroaren 21etik hasita. Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna izango balitz, epea hurrengo lanegunera arte luzatuko litzateke. UDATEren bulegoetan egin behar da eskaera, astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15etara eta ostegunetan 19:00ak arte.

Deialdi bakoitzean aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasunak esteka honetan daude.

Edozein zalantza argitzeko Kultur etera jo daiteke, 943 670 388 telefonora deitu edota berdintasuna@tolosa.eus, kultura@tolosa.eus eta gazteria@tolosa.eus e-postak erabili, deialdi bakoitzaren arabera.