Eskola Agenda 21

Eskola Agenda 21partaidetza eta ingurumena lantzen dituen proiektua da. Tolosan 2002-2003 ikasturtean urtean jarri zen martxan. Gaur egun 7 ikastetxek hartzen dute parte: Hirukide (Jesuitinak-Eskolapioak), Inmakulada lanbide ikastola, Laskorain ikastola, Orixe BHI, Samaniego LHI eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua. Guztira 4200 ikasle eta eskola hauei dagokien eskola komunitateak (irakasle, guraso eta gainontzeko langile) inplikatzen dituelarik.

Proiektuak ikasturte bakoitzean ingurumenarekin loturiko gai bat lantzen du eta Tolosako Ingurumen Zentrotik, gaiarekiko herri mailako diagnostikoaren atala garatzen dugu. Urtero, ikasleek herria azter dezaten material batzuk prestatzen ditugu, lanketa horretatik ondorio batzuek ateratzen direlarik. Ondorio hauetan oinarriturik,ikasleek gai hauekiko jarrera hobetzeko konpromisoak hartzen dituzte eta baita udal foroetan aurkezten diren proposamenak ere.

Eta ez gara ikastetxe edo udaletxeen barruan geratu. Ikasturte amaieran Tolosaldeako beste ikasle batzuekin elkartu eta kalera ere irten izan gara herritarrei ere bide honi heltzeko proposatzera!

2012/2013 ikasturtea "biodibertsitatea" bideoa Tolosaldeko ikasleen adierazpena Biodibertsitatearen inguruan. 2013

Orain arte mugikortasuna, aisialdia, hondakinak, ekitate gabezia, ura, elikadura, biodibertsitatea eta energia landu ditugu eta hauen emaitzak buletinetan edo udal foroetan aurkeztutako lanetan kontsultatu ditzakezue.Bule

Buletinak   Aurkezpenak: Udal foroak