Eskolako Agenda 2030

Hitzordua
Informazio gehiago

Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030ra 

02/03ko ikasturtearen hasieran CEIDAko teknikariek (gaur egun Ingurugela) Eskola Agenda 21 programa aurkeztu zuten Tolosako udalera. Kurtso hartan, Tolosako derrigorrezko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako eskolak EA21 programa lantzen hasi ziren.

EA21ean 3 ardatz lantzen ziren:

  • Eskolako kudeaketaren hobekuntza
  • Curriculumaren azterketa
  • Herri partaidetza

Ingurumen hezkuntza proiektu honen bitartez ikastetxeek iraunkortasuna eta kalitatea lortzen zuten. Udalak Agenda 21 programaren garapenean parte hartzeko gonbiteari erantzuna emanez, ikastetxeak udalerrian iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen zuen.

Hasierako Eskolako Agenda 21 mundu-mailan eta toki-mailan sortutako eszenatoki berrietara egokitzeko sortu da Eskolako Agenda 2030.

Hemendik aurrera ingurumen hezkuntza proiektu honek  17 Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarrituta  pertsonak, planeta eta oparotasuna babestea izango du helburu. Euskal Herrian helburu hauei bat gehitu zaie; 17+1 helburuak, kultur eta hizkuntza aniztasuna biltzen du.

Tolosako eskola guztiak  parte hartzen dute Eskola Agenda 2030 egitasmoan: Felix Samaniego HLHI Ikastetxea, Herrikide Ikastetxea, Inmakulada, Lanbide Ikastola, Laskorain Ikastola, Orixe BHI Institutua, Peñascal Kooperatiba, Tolosaldea Lh Institutua eta Don Bosco (Paper Eskola). Adin ezberdinetako 4.750 ikasle inguruk, dagokien mailari egokitutako lanketa burutzen dute.

 Ikasle eta ikastetxeei dagozkien eskola komunitateak (irakasleak, gurasoak eta gainontzeko langileak) inplikatzen dira guztien artean Tolosa herria iraunkortasunaren bidean jartzeko.

Tolosako Ingurumen Zentroak herri partaidetzaren atala garatzen du.

 

Eta ez gara ikastetxe edo udalen barruan gelditzen. Ikasturtean zehar kalera irteten gara eta  Tolosaldeko beste ikasle batzuekin elkartzen gara!

2012/2013 ikasturtea "biodibertsitatea" bideoa Tolosaldeko ikasleen adierazpena Biodibertsitatearen inguruan. 2013

Ondoren ikus daitezke ikasturtez ikasturte landutako gaiak

ikasturtea

Gaia

Ikastetxeak / Oharrak

02/03

Mugikortasuna

Herrikide, Laskorain, Orixe, Samaniego.

03/04

Garraioa eta Mugikortasuna

 

04/05

Kalea elkargunea

 

05/06

Kalea Bizi

 

06/07

Hondakinak

Paper eskola sartzen da

07/08

Hondakinak eta kontsumoa

(Tolosa:aurreko urtekoaren errepasoa )

TLHII (Tolosaldea lanbide heziketako ikastetxe integratua)

(Tolosaldeko beste herriak sartzen dira proiektuan: Tolosaldeko EA21)

08/09

Ekitate Gabezia

 

09/10

Ura

 

10/11

Elikadura

Paper Eskola ateratzen da

11/12

 

Biodibertsitatea

Azken hiru urteetako konpromiso eta proposamen errebisioa

 

12/13

Biodibertsitatea II

 

13/14

Energia jasangarria

 

14/15

Energiaz mugitu!

 

15/16

Kontsumo eko-LOGIKOA

Inmakulada ikastola gehitzen da

16/17

Urak dakarrena

 

17/18

Klima Aldaketa

 

18/19

Lurzorua

Peñascal koop gehitzen da

19/20

Jan(H)ariaren atzetik

Martxoan, COVID-19a iristen da

20/21

Ikastetxe iraunkorra, herri iraunkorrean

COVID-19 gure artean jarraitzen du.

EA21etik EA2030era aldaketa

Don Bosco (Paper Eskola) gehitzen da

21/22 15. GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza - BASOAK Tolosako Udalak, Lanbide Eskolekin elkarlanean, Amarotzeko basoa berreskuratzeko ekimenak burutu ditu.
22/23 Energia, bizitzaren motorra Hemendik aurrera Eskolako Agenda 2030 programak bi urteko zikloaren ikuspegia izango du. 22/23 eta 23/24 ikasturteetan 7. GJH helburuaren inguruan egingo da lanketa, hau da, “Energia irisgarria eta ez kutsagarria”

Asko dira orain arte landu diren gaiak eta emaitzak buletinetan edo udal foroetan aurkeztutako lanetan jaso egin dira.

Buletinak   Aurkezpenak: Udal foroak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA