Haur, gazte eta helduei zuzendutako irakurle taldeen ikasturte osoko eskaintza osatu du udal liburutegiak

Tolosako Udala
2024/09/17 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Irakurketa taldeez gain, 3 urtetik gorako haurrentzat ipuin txokoa erei zango da, hilabetean behin, Miriam Mendozaren eskutik.

 

Tolosako Udal Liburutegiak, 2024-2025 ikasturteko irakurketa taldeetarako izen-ematea ireki du, herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzen eta sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Adinaren araberako eskaintza osatu du, lau multzotan banatuta:

Ipuin Txokoa, 3 urtetik gorako haurrentzat

Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduriko ipuin kontaketak eskainiko ditu Miriam Mendozak, urritik maiatzera bitartean, hilean behin, ostiraletan 18:00etan. Izen-ematea derrigorrezkoa da saio bakoitzerako, eta arte hartuko duten heldu eta haur guztiek izena eman beharko dute. 35 pertsonako aforoa izango da. 

Hiru irakurketa talde, gazte eta helduentzat

Gazte zein helduentzako irakurketa klubek ere izango dute jarraipena. Aurten, baina, gazteentzako bi irakurketa talde egongo dira, adinaren arabera banatuta: 10-12 urte bitartekoentzako lehena eta 13-16 urte bitartekoentzat bigarrena. 

Saioak hilean behin izango dira, urria eta ekaina bitartean, ostiraletan, Haur Liburutegiko 3. solairuan, Nadin Hussein Hernandezen gidaritzapean. 10-12 urte bitarteko taldearen kasuan, 18:15ean izango dira saioak; 13-16 urte bitartekoen kasuan, berriz, 16:30ean.

Helduentzako gaztelaniazko irakurketa taldea ere izango da, Monica Leivak dinamizatuta. Saioak urrian hasi eta maiatza bitartean izango dira, hilean behin, asteartetan, 18:00etan. Kasu guztietarako parte hartzaileentzako liburuak liburutegiak berak eskainiko ditu. 

Izen-ematea zabalik eta zeinu-hizkuntza zerbitzua eskuragarri

Irakurketa taldeetan parte-hartu nahi duten interesdunek dagoeneko zabalik dute izen ematea, udal webgunean, talde bakoitzari dagokion orrialdean. Gazteen kasuan, guraso batek bete beharko du izen-emate orria. Leku kopurua agortuko balitz, itxaron zerrendan izena emateko aukera izango da.

Parte-hartzaileren batek beharra izango balu, eskuragarri egongo da, saio guztietarako, zeinu-hizkuntza zerbitzua, betiere eskaera aurrez eginda. Informazio gehiagorako, 943 69 74 62 telefonora deitu edo liburutegia@tolosa.eus helbidera idatzi. 

Udal Liburutegiaren Irakurketa taldeak

2024-2025 ikasturteko eskaintza

Ipuin Txokoa | +3 urte

Ostiralak, 18:00, Haurren Liburutegia

Informazio gehiago eta izen ematea

  • Urriak 11,

  • Azaroak 8

  • Abenduak 13

  • Urtarrilak 17

  • Otsailak 14

  • Martxoak 14

  • Apirilak 11

  • Maiatzak 16

Gazteentzako irakurketa taldea | 10-12 urte

Ostiralak, 18:15, Haurren Liburutegiko 3. solairua

Informazio gehiago eta izen ematea

  • Urriak 4: Harry Potter eta Sorgin-harria, J.K. Rowling

  • Azaroak 15: Cube Arts (Manga Euskaraz), Tomomi Usui

  • Abenduak 20: Nor, Irati Goikoetxea

  • Gainerako datak: urtarrilak 31, otsailak 21, martxoak 21, maiatzak 9, ekainak 6

Gazteentzako irakurketa taldea | 13-16 urte

Ostiralak, 16:30, Haurren Liburutegiko 3. solairua

Informazio gehiago eta izen ematea

  • Urriak 4: Barraskiloek baino bat gehiago, Ane Labaka

  • Azaroak 15: Jende Normala, Sally Rooney

  • Abenduak 20: Ewok bat lorategian, Pedro Ramos

  • Gainerako datak: urtarrilak 31, otsailak 21, martxoak 21, maiatzak 9, ekainak 6

Helduentzako irakurketa taldea | +16 urte

Astearteak, 18:00, Udal Liburutegia

Informazio gehiago eta izen ematea

  • Urriak 10: Zuleijá abre los ojos, Guzel Yajina

  • Azaroak 12: El año del pensamiento mágico, Joan Didion

  • Abenduak 10: La invención de la soledad, Paul Auster

  • Urtarrilak 14: Lolita, Vladimir Nabokov

  • Otsailak 11: Tengo miedo torero, Pedro Lemebel

  • Martxoak 11: El cuaderno prohibido, Alba de Céspedes

  • Apirilak 8: El adversario, Emmanuel Carrère

  • Maiatzak 13: Demasiada felicidad, Alice Munro

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA