2030 Agenda

Hitzordua
Informazio gehiago

2030 Agenda

Zer da 2030 Agenda? Pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez UNESCOk, 2015eko Mundu Mailako Goi Bileran, garapen Iraunkorrerako 2030rako Agenda onartu zuen. 2000-2015eko Milurteko Garapen Helburuen jarraipen bat da Agenda berri hau. Ekintza plan honetan 17 helburu markatu ziren, Euskal Herrian helburu hauei bat gehitu zaie; 17+1 helburua, kultur eta hizkuntza aniztasuna biltzen duena.
Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzailea da.
Hauek dira Agenda 2030eko 17 helburuak:

Zer da garapen jasangarria?

"Gaur egungo belaunaldien beharrak asetzea etorkizuneko belaunaldien ahalmena arriskuan jarri gabe"

Ez dugu gure ongizatea lortu behar datozen belaunaldiek beharko dituzten baliabideak xahutuz, eta ez genuke gure ahalmenen gainetik bizi behar, planeta mugatua delako. Garapen jasangarriaren helburua ez da ondasun material gehiago izatea, ongi bizitzea baizik.

Ingurumen arazoak eta gizartearenak elkarri loturik daude eta krisi baten beraren adierazle dira. Ingurumen arloko arazoek denoi eragiten digute: erakundeei, enpresei, politikoei eta herritar guztioi.

Etxea txukundu dezagun denok, gure bizi-kalitatea hobetzeko.

Helburu horiek lortzeko, "II. Tokiko Ekintza Plana" diseinatu dugu. Jarraian dauden dokumentuen bitartez planaren diseinua eta ezarpen prozesua ikus daiteke:

TOKIKO EKINTZA PLANA

TOKIKO EKINTZA PLANAREN EZARPENA

JASANGARRITASUNA

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA