Parkeak eta zuhaitzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Gure herria apaintzen eta aireztatzen duten lorategi eta zuhaitzak ondarea dira, gu baino lehen herria zaindu eta gozatu zuten tolosarrek utzitakoa. Natura-ondare ez ezik, kultura-ondare ere badira, antzinako bizimoduaren berri ematen digutelako. Halaber, herritarrentzat balio handia dute ingurumen aldetik.

Ba al dakizu berdeguneetan bero gutxiago egiten duela zementuz estalitako lurretan baino? Eta herriko zuhaitzek haizearen indarra moteltzen dutela? Eta zuhaitzek, hazterakoan, atmosferara etengabe isurtzen dugun karbono dioxidoa atzematen dutela?

Tolosan ingurumen-balio hori gainerako indarrak bezala gestionatzen dugu, etorkizun ekologikoagoa buruan dugula. Esaterako, mugikortasuna sustatzen dugu kaleak oinezkoentzako berreskuratuz, bidegorriak diseinatuz eta garraio kolektiboaren erabilera sustatuz. Era berean, zaratari oztopoak jartzen dizkiogu, pantailak instalatuta, eta baita argi-kutsadurari ere, farola zaharren ordez ekodiseinuko farola berriak jarrita.

Berdeguneak berotze globalari aurre egiteko baliabideak dira: euria erregulatzen dute, karbono dioxidoa atzematen dute, e.a. Eta borroka hori bere egin du Tolosako Udalak, 2009ko maiatzean onartutako udal ordenantzaren eta jarduera programaren bitartez.

Gainera, lorategi eta zuhaitz zaharrak kultura-ondare gisa zaintzen ditugu, eraikin historikoen, eskulturen, azoken, ohituren eta festen maila berean. Ez dugu ahaztu behar topaleku eta pasealeku eder askoak direla, uharteen modukoak, hiritartutako gure eremuetan.

TOLOSA BERDEZ (liburuxka)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA