Santa Lutziako nekazaritza hazitegia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udalak, Fraisoro nekazaritza eskolak eta Tolomendik elkarlanean sustatuta, martxan dira Santa Lutzia eremuko Baratza Hazitegiak.

Udalak hainbat egokitzapen-lan egin ditu eremuan, hala nola, txabola bat egokitu eta lurrak lantzeko prest utzi. Horrez gain, nekazari berriek lanean aritzeko beharrezkoak diren gutxieneko zerbitzuak ere eskaini ditu, esaterako, ura, argia, komuna, dutxa eta bestelako zerbitzuak, eta lursaila erabiltzeko gutxieneko makineria eta tresnak ere bermatu ditu.

Tolomendik, Tolosaldeko Landa Garapenerako elkarteak, bere esku dauden bitartekoak jarri ditu eta diru-laguntza desberdinak eman, ekimena burutze aldera. Azken batean, proiektu honekin nekazari hasiberriei lagunduko die nekazari profesional bihurtzeko egin behar duten prozesuan, eta horretarako, eskainiko dizkie gehienetan lortzen zailenak diren baliabideak, lurra eta komertzializaziorako bideak.

Fraisoro nekazaritza eskola arduratzen da lursailaren ustiapen-baldintzen kudeaketaz eta proiektuaren eta ekintzaileen jarraipena egingo du. Behar izanez gero, ekintzaileei arlo berezietan formakuntza ere eskainiko die proiektua gauzatzen den bitartean, eta hazitegi esperientzia amaitu ondoren, geroko proiektu propioa gauzatzeko unean ere bai.

 

2018ko DEIALDIA

2018ko apirilaren 16ko Gobernu Ba­tzo­rdearen bidez ondorengo erabaki hau hartu zen:

Lizen­tzi­en adjudikazio-deialdirako oinarriak onar­tze­a Tolosako Santa Lu­tzi­ako nekazari­tza hazitegian lur sailak erabil­tze­ko.

Prozeduran parte har­tze­ko dokumentazioa Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistroko bulegoan aurkeztu behar da. Horretarako 15 egun natural daude, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita. Ordutegia: 08:00 – 14:00 h.

Baldin­tzak: beste baldin­tzen artean hauek eska­tzen dira:

1.    Lehendik nekazal ustiapeneko titularra ez izatea edo eta agroaldea edo lur bankuko lur sail baten esleipenduna ez izatea. Salbuespen gisa, bara­tze­zain­tzako ustiapen baten titularra aurkeztu ahal izango da, eska­tza­ileak ustiapen titular moduan 2 urte baino gu­txi­agoko an­tzi­natasuna badu.

2.    Ingurumen konpromisoak har­tze­a edo hartuko dituela hitz ematea, 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustiategietako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobe­tze­ko lagun­tzak ezar­tzen dituenak, ezarritakoari jarraiki.

3.    300 orduko nekazari­tza ikasketak amaituta izatea edo den ordu kopuru horren baliokidea den lan esperien­tzi­a izatea nekazari­tza ustiapen batean.

 

Tolosa, 2018ko apirilaren 19a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea.     (2799)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA