Etxeko leihotik

Hitzordua
Informazio gehiago

Etxean sartu gara baina Kaleak ez dira hutsik gelditu.

Goizean leihoak ireki eta txori kantuak entzuten ditugula ohartu gara. Gure muturren aurrean izan ditugu beti baina gaur arte ez ditugu entzun.

Orain hasten da hegaztiak ikusteko eta entzuteko garai onena.

Egun hauetan, kaleak ia hutsik daudenez, animali eta hegaztiak lasaiago dabiltza.

Aukera paregabea sortu da etxetik mugitu gabe hauek behatzeko. Gure etxeko balkoia eta leihoa bertako txoriak ezagutzeko behatoki aproposa izan daiteke.

“Birdwatching” (hegaztien behaketa) egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia giroan esperimentatzeko ekintza zoragarria izan daiteke, naturaz gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea baitugu.

Patxadaz hartu eta behaketa egin, begiratu eta aztertu txorien kantuak, zein ordutan kantatzen duten, zein tokitan gelditzen diren …

Prismatikoak, edo kamera, txorien gida bat eta oharrak hartzeko koadernoa lagungarriak izan daitezke eta jana jarriz gero txoriak errazago etorriko zaizkizue.

Goazen Tolosako hegaztien argazki bilduma osatzera ! 

Gure etxetatik ateratako hegaztien argazki bilduma osatu nahi dugu.

Denon artean herriko biodibertsitate balioan jarriko dugu!

Etxeko leihotik parte hartu irudia bidaliz hona

Ikusi irudi guztiak behekoan klikatuz

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA