1. Lizarra

Entzun Lizar arrunta

 

Aurrean duzun lizarra, lorategiko handienetakoa da. Begira enborraren zabalera, eta zuhaitzaren altuera! Ba al zenekien olibondoaren familia berekoa dela? Udazkenean hostoak galtzen lehenengoak izaten dira eta udaberrian aldiz, irekitzen diren azkenetakoak. Lizarrak, baso hezeetan uretatik ez oso urruti bizi diren gure basoetako zuhaitz autoktonoak dira, eta mitologiarekin lotura handia dute. Espiritu gaiztoak uxatzeko ohitura zaharrak, oraindik dirau Tolosan: San Juan goizean lizar adar freskoak jarrita topatuko dituzu atarietan, eta baserrietan, lizar eta elorri zuriaren adartxoekin babeserako gurutzeak atean iltzatuta jartzen dira. Borda ingurutan ere, tximistak uxatzeko erabiltzen zen, baina batik bat ganadua eguzki izpietatik babesteko eta ardiak estali behar zituen ahariari indarra emango zion bazka emateko, horregatik ikusiko dituzu txabola ondoan eta saroietan kimatutako lizar ugari. Lorategi honetan, udako beroetatik babesteko eta bere itzalaz gozatzeko landatuko ziren ziurrenik, ezta?

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun Lizar arrunta1.61 MB