8. Atlasko zedroa

Hitzordua
Informazio gehiago

Entzun Atlasko zedroa

Non kokatuko zenuke espezie honen jatorria? Izen arruntak pista ederra emango dizu... horixe... Atlas mendietan, Maroko eta Aljeriako mendikatean. Han 1300-2600 m inguruko altueratan bizi da basoak osatuz. Hemen, lorategi honetan, ale bakar batzuk topatuko dituzu, baina herrian bertan, Gernikako arbolan, Elosegi familiak zuen etxea inguratzen zuten jardinetan, beste ale eder bat aurkituko duzu. Zabalarretara hurbiltzen bazara, aldiz, Libanoko zedro ikusgarria duzu. Asmatuko zenuke haren adina? Lorazainak aipatu digu 1844an Libanotik espreski ekarri eta ereindako hazitik jaiotako zuhaitz ederra dela.

Hostoei erreparatzen badiezu pinu bat ez dela konturatuko zara, zapaldutako brotxa txiki baten modura irteten baitzaizkio hosto multzokatuak. Eta pinaburuak, pinuenak ez bezala, eserita hazten dira adarren gainean. Egurra oso aromatikoa da eta horrek eragin zuen egiptoarrek egurra destilatu eta bertatik ateratzen zuten olioa kosmetikan eta momifikaziorako baltsamotan erabiltzea. Orain ere lurringintzan asko erabiltzen den usaina da... usaintzeko aukerarik izan al duzu?

EranskinaTamaina
Audio icon entzun atlasko zedroa2.04 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA