10. Sekuoia luzea

Entzun Sekuoia luzea

Sekuoiak munduan ezagutzen diren zuhaitzik altuenak dira. Garaienak ia 116 metro luze eta 8 metroko diametroa du oinean. Biziraupen luzekoak dira gainera, 1000 urte baino gehiago bizitzera hel daitezke, nahiz eta ziurrenik hemen, ez duten jatorrizko lekuetan hartuko luketen altuera hartuko eta adinera iritsiko. Ipar Amerikako Kalifornia eta Oregongo basoetatik, Europara ekarri zituzten XIX. mendearen erdialdean, lorategietan zuhaitz apaingarri gisa erabiltzeko. Tolosan, Arkauteko lorategian aurkituko duzu beste ale deigarri bat.

Begiratu zuhaitz hauen enborraren azal lodiaren itxurari, zuntzez eginda egongo balitz bezala eta taninoek ematen dioten kolore gorrixka bereizgarriak apainduta. Substantzia honek suteetatik eta intsektuen erasoetatik babesten ditu. Haziak emateko 10-15 urte izan behar ditu gutxienez zuhaitzak eta 20 urtez egon daitezke pinaburu berdean erori gabe. Ekoizten dituen milaka hazien artean, %15 soilik dira emankorrak.

Teoria batek dio haziz elikatzen diren animaliek gehienetan haien barruan ezer ez aurkitzean gutxi aukeratuak izateko faktore bat izan dela, eta hori zuhaitza hedatzea ahalbidetu duen defentsa-estrategia bihurtu dela... zer deritzozu?

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun sekuoia luzea2.07 MB