11. Izei zuria

Hitzordua
Informazio gehiago

Entzun Izei zuria

Espezie hau Eguberrietako zuhaitz gisa erabiltzen da Europa erdialdean eta iparraldean. Hemen ohitura hori nahiko errotu dela esan dezakegu, baina beste espezie bat erabiltzea ohikoagoa da, Elosegin bertan ere topatuko duzun izei gorria, hain zuzen.

Bien arteko desberdintasunak antzemateko pista pare bat eskainiko dizkizugu. Errazena izenetik hastea: zuriska da hemen ikusten ari zarenaren enborraren kolorea, izei gorriarena aldiz... gorrixka, noski. Pinaburuak izei zurian, gorantz irteten dira, izei gorrian aldiz, beherantz, zintzilik ikusiko dituzu. Gertuagotik hosto edo azikulen itxurak zalantza guztiak argituko dizkizu: bi espezietan puntu bakoitzetik banaka irteten diren arren, izei zuriarenak xaflatuak, biguinak eta bi marra zuri dituzte azpitik. Izei gorrienak berriz biribilak dira, zorrotzak; beraz, adartxo bat eskuekin hartzen baduzu, ziztatzen dutela nabarituko duzu.

Izei zuriak, ez dira ugariak penintsulan, Alemaniako Oihan Beltzaren ondoren Pirinioetan aurki dezakegu Europako bigarren pagadi-izeidi zabalena eta hobekien kontserbatzen dena. Iratiko

Oihana ezagutzen al duzu? Txango bat egiteko aitzakia ona!

EranskinaTamaina
Audio icon Izei zuria.mp31.93 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA