3. Magnolia lorandia

Entzun Magnolia lorandia

 

Esan beharrik ez dago zuhaitz honen espeziearen izenaren zergatia, eta generoa XVII. mendean, deskribapen zientifikoa egin zuen lehen botaniko frantsesari zor dio, Pierre Magnol.

Aldapa honetako txoko honetan, udaberri-udan usain fresko eta gozoa sumatuko duzu, magnolia talde hau loretan baldin badago behintzat. Berez Itzala eta hezetasuna ditu gustuko baina ornamentuko zuhaitz bezala asko erabiltzen denez, ale bakanduak topatuko dituzu hiri eta herrietan. Tolosan , frontoi ondoan, Mariatxo-enea Elosegitarren jauregia kokatzen zen lekuan ere, magnolia dotore bat topatuko duzu. Adituen esanetan, duela 135 miloi urte azaldu ziren lehenengo loredun landareen itxura erakusten digute bere loreen eta fruituaren egiturak. Udazken partean baliteke lurrean babarrun gorri itxurako ale batzuk topatzea edo kaskabeltza pinaburu itxurako konotik, fruitu gorri horiek atera eta barruko haziak jaten ikustea, prismatikoak hartu eta lasai ederrean pareko bankuan eserita egoteko aitzakia ederra!

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun Magnolia lorandia1.62 MB