5. Eroritako zuhaitzak

Entzun Eroritako zuhaitzak

Haize bortitz batek bota zuen 2016an, parkeko zuhaitz handiena, aurrean erorita duzun haritz amerikarra. Lorategian zehar, nahita utzitako adar lehor eta enbor gehiago topatuko dituzu. Zertarako? pentsa dezakezu,...usteltzen ari dira..., ba horixe bera da helburua, bertan poliki-poliki usteltzean, lurrarentzat ongarri ezin hobea bihurtzea.

Deskonposaketa horretaz arduratzen den brigada berezia, onddo eta intsektuek osatzen dute batik bat. Egurra zulatzen duten kakalardo askoren larbak, egurrez elikatzen dira. Onddoak, zuhaitzaren zelulak osatzen dituzten pareta gogorrak deskonposatzeko gai dira eta egurra bigunduz, beste izaki batzuei sarrera erraztuko diete: goroldio eta likenei adibidez.

Zulo handiak muxarra, eta satitsua bezalako ugaztunen babesleku edo gordeleku bihurtu dira, eta sugandilak egur heze hauetan bizi diren ornogabez elikatzeko leku ezin hobea aurkitu du. Zuhaitzaren birziklatze hau, hezetasun maila, tenperatura, eta egur motaren baitan dago, urte asko pasa daitezke guztiz desagertu arte. Baina baliteke urtean pare bat aldiz etorri eta zure bizitzan urtero argazki bat ateratzen badiozu, aldaketa horiek nabarmentzea, Time laps bat egin dezakezu prozesua azkartuta ikusteko!

EranskinaTamaina
Audio icon Eroritako zuhaitzak entzun2.08 MB