6. Txinako palmondoa

Entzun Txinako palmondoa

Palmondoa hitzak ez al dizu udako giroa inspiratzen…tropikoko itsasertza urdin argiko hondartza txuriak? Ba lurra hartu…. hemen duzun espezie hau, Txinako erdialde eta ekialdean du jatorria eta han, 2400 metrotan bizitzera hel daiteke, elurra eta hotzetara hobekien adaptatzen den palmondoetako bat da! Hemen, ondo egokitu da, eta mantentze lan gutxi behar du. Elosegin, espontaneoki hainbat txokotan atera dela ohartuko zara aurrerago kobazulo aldean ikusiko duzun bezala. Behatu zurtoina, alboetara ateratzen den adarrik ez duzu ikusiko. Palmondoak goitik, puntatik eta barrutik gorantz hazten dira soilik, ez dute benetako enborra sortzen. Tente mantentzeko balio dien egitura, Estipitea izenez ezaguna, eroritako hosto zaharren-zorroak eta barruko hodiek osatzen dute. Ez ditu benetako enborretan ikusten ditugun eraztunak sortzen, belar handi bat izango balitz bezala, zabalera berdina izango du bizitza osoan.  

Tarte batean isilik egonez gero, baliteke katagorriren bat hurbiltzen ikustea. Maiz ibiltzen dira azala estaltzen duten  ileen artean materiala jasotzen.

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun txinako palmondoa1.84 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA