7. Ezki hostozabala

Hitzordua
Informazio gehiago

Entzun Ezki hostozabala

Nork ez du probatu, azterketa bat egin aurretik, ezki-loreekin egindako infusio bat? Edo entzun behintzat, nerbioak baretzeko eta lasaitzeko erremedio ezin hobea dela...

Loratuta aurkitzen baduzu, bere usain gozoak bilduko zaitu, erleak, erlastarrak eta beste intsektu asko ere erakartzen dituen bezala. Udazkenean aldiz, lorategiko lurra tapizatuz joango diren bere hostoen kolore horiak liluratuko zaitu. Haizea bere aliatu bihurtzen da haziak sakabanatzeko, itsatsita dauden mihi forma duen hosto transformatuari esker. Lorategi honetan ezki-ale ugari dago, oso ederrak, enbor sendo eta zuzenekoak, baina hemen dituzunak ez dira oso ohikoak. Ez al dizute gogorarazten gure mendietan aurkitzen ditugun pago edo haritz askoren forma? Gazteak zirenean inausi edo moztu zituztenaren seinale. Ez dugu argi zergatik egingo zuten, baina badakigu egurrak erabilera asko izan dituela antzina eta baita gaur egun ere. Erromatarrek, barruko azala, pergamino bezala erabiltzen zuten, eta beratzen utzita, euren zuntzekin sokak egiten zituzten. Gitarra elektriko bat entzuten duzun hurrengoan, gogoan izan, litekeena da ezki zurez eginda egotea. Basswood izenekoek oihartzun ona eskaintzen dute tonu baxu eta ertainetan.

EranskinaTamaina
Audio icon Enztun ezki hostozabala2 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA