Elosegi parkeko ibilbide berdea

Hitzordua
Informazio gehiago

Entzun Sarrera

 

Ongi etorri Elosegi parkera eta bertatik proposatzen dizugun ibilbidera.

Behin baino gehiagotan egin dezakezun ibilbidetxo honetan, zentzumenak erne eramateko proposamena egin nahi dizugu. 57 metroko desnibeleko aldapak, poliki igotzera behartuko zaitu, beraz bide ondoan topatuko dituzun landare, zuhaitz, animalia eta inguruneaz gozatzeko, aukera ezin hobea!

Lorategi hau, XIX. mendearen amaieran Antonio Elosegiren, Mariatxo Enea finka handiaren goiko aldea da. Etxea, oraingo Gernikako arbola lorategien inguruan zuen, eta 26.270 m2ko lorategiaren diseinua, Pierre Ducasse, garaiko paisajista eta lorezain famatuaren esku egon zen.

Garai haietan ohikoa zen bezala, urrutitik ekarritako espezie bitxiak landatu zituzten, eta oraindik horietako asko bizirik dirautela ikusiko duzu batez ere goialdean, tamaina handiko zuhaitzetan erreparatzean. Gazteagoak eta bertakoak ere badaude, adibidez 2011an Udalak landatutako lizar, haritz eta pagoak edo 2021ean Pirrritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa kasu.

Ibilbidean zehar, 11 zuhaitz espezie esanguratsuren ondoan, txartelak ikusiko dituzu eta bertako QR kodea eskaneatuz, horien inguruko informazioa eta bitxikeriak entzun eta irakurri ahal izango dituzu. Ondo ibili eta mesedez, ez ahaztu markatutako bidetik soilik ibiltzeaz eta zure arrastorik ez uzteaz... hurrengo bisitariek eta bertan bizi den faunak ere eskertuko dizute eta.

 

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun sarrera2.36 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA