9. Fortuneko hagina

Hitzordua
Informazio gehiago

Entzun Fortuneko hagina

Robert Fortune, XIX. Mendeko botaniko eskoziarra, famatua egin zen batez ere infusio ezagunenetako bat egiteko erabiltzen den landarea, Camelia sinensis, te bezala ezagutzen duguna, Txinatik Indian sartu zuelako. Bere esplorazioko bidaietan beste landare asko ekarri zituen Ekialde Urrunetik mendebaldeko lurretara, eta horien artean duzu bere omenez espeziearen izena duen hau: Cephalotaxus fortunei. Grekeraz Cephalo burua esan nahi du eta taxus, hagina, eta bai, Hostoei erreparatzen badiezu bi espezieek antza handia dutela ikusiko duzu, baina familia desberdinekoak dira biak eta hori fruituetan oso nabarmena da. Hori bai, hagina bezala, espezie hau dioikoa da, hau da, sexuak bi oin desberdinetan banatuta ditu.

Aurrean dituzun bi hauek, bata arra eta bestea emea dira. Etortzen zaren garaiaren arabera errazago edo zailago izango zaizu asmatzea zein den zein, baina udaberrian loratzen hasita edo uda garaian etorrita, batek azeituna itxurako fruituak dituela ikusiko duzu, berdeak hasieran eta kolore arre- gorrixkak heltzen doazen heinean. Baliteke lorategitik zehar topatuko dituzun ale batzuk gizakiak landatutakoak ez izatea, baizik katagorriak negurako gordetako hazi horietako batzuk ahaztuta utzi ondoren ernatu eta bertan ateratakoak izatea. Orain bai, asmatuko zenuke zein den zein?

 

 

EranskinaTamaina
Audio icon entzun fortuneko hagina2.24 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA