Tolosak Mugikortasunaren astea ospatuko du irailaren 22tik 27ra
2019/09/20 | Ingurumena
Kotxerik Gabeko Eguna, bide-heziketa saioak, MUGI ekimena eta Bizibira egitasmoa antolatu dira mugikortasun astearen baitan. Klima aldaketari aurre egiteko neurriak hartzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea ezinbestekoak dira Udalarentzat, hori dela eta Mugikortasun Plana garatzen ari dira bereziki oinezkoei protagonismo handiagoa emateko eta garraio publiko eta mugikortasun eredu alternatiboak sustatzeko