Etxetik irten gabe naturaz gozatzeko eta ikasteko aukera, Ingurumen departamentuaren eskutik
2020/04/09 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Etxeko balkoitik edo leihotik hegaztiak eta natura behatu, eta hegaztiei ateratako argazkiekin Tolosako hegaztien argazki bilduma sortzeko proposamena luzatu dute. Herriko biodibertsitatea gehiago ezagutzeko, Alberto Luengoren ‘Tolosako Fauna: landa behaketa’ liburua zein Tolosako Oria ibaiko hegaztien gida eta Euskadiko gida herritarren eskura jarri dituzte udalaren webgunean.