Udalak 'Agenda 21'en parte diren ikastetxeen lana errekonozituko du, proiektuaren 15. urtemuga baliatuz
2019/03/12 | Ingurumena
Martxoaren 20an izango da ekitaldia, goizeko 9:00etan, Udaleko Areto Nagusian. Tolosako ikastetxe guztiak proiektuan elkarlanean ari dira: Samaniego, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada Ikastola eta Peñaskal Fundazioa.