2. Gerezi-erramua

Entzun Gerezi-erramua

Kimatuta, lorezaintzan, asko erabiltzen da itxiturak edo heskaiak egiteko, baina Elosegin  zuhaitz edo zuhaiska itxura dute eta oso maiz topatuko dituzu ibilaldian zehar, askotan  erramu artean  tartekatuta... Nola bereizi? Pista pare bat: gerezi erramuaren  hostoek ertza zerratuta dute eta erramua edo ereinotzarenak baina zabalagoak, distiratsuagoak, eta berde argiagoak dira.  Loratuta ikusten baduzu, erraza izango zaizu erramutik bereiztea ere, luku-eran ateratzen diren lore txikiak oso usaintsuak dira eta  gereziondo, almendrondo edo elorri beltzaren familia berekoa denez, itxura oso antzekoa dutela konturatuko zara. 

Usaina ere oso desberdina dute, landare honen hosto gazteek bereziki, apurtzean azido zianhidrikoa askatzen dute, inguruan dauden intsektuak hiltzeko nahikoa. Almendra mingotsen usaia duen azido honek, intsektizida natural gisa funtzionatzen du! Gizakiarentzat gas hori kontzentrazio horietan eta aire zabalean ez da kaltegarria, baina kontuz fruitu barruan duen haziarekin, irentsita, oso pozoitsua baita.  Antzina, hostoak destilatuz, almendra mingotsen esentzia lortzen  zuten, gozogintzan aromatizatzaile gisa erabiliz.  

Arrisku handiko  praktika! Ez al zaizu iruditzen?
 

 

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun gerezi-erramua1.97 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA