4. Erramua | ereinotza

Entzun Erramua

 

Antzinako Grekoek Olimpia tenpluaren inguruan ospatutako jokoetako irabazleak, olibondo adarrekin saritzen zituzten. Baina, Delfosen ospatzen ziren Joko Pitikoetan garaile izandakoak, erramu hostoekin egindako koroaz apaintzen zituzten. Erromatarrek, erramua, zuhaitz babesle eta sendagarritzat hartzen zuten, handitasun eta berpiztearen ikur, garaipenaren eta boterearen adierazle... gogoratzen Asterix eta Obelixen liburutako Julio Zesarren irudia? Napoleon Bonapartek ere bere burua erramuz jantzi zuen, baina urrez egindako hostoekin!.

Gurera etorrita, Urkizun ohitura zen erramu igandean bedeinkatutako adartxoekin gurutzetxoak egin eta, Sta. Krutzetan babes modura, soroan jartzea. Etxe askotan haurren arropen artean usain ona emateko, erramu hostoak jartzen ziren, eta, hosto lehorrak, plater askotako gozagarri gisa oraindik erabiltzen direla, ezin ahaztu. Puntu honetatik hurrengora, tartekatuta topatuko dituzu bidearen bi aldetan erramua eta gerezi erramuak, bereizten al dituzu orain? usaimenaz gain hostoak ukituta, ereinotzarenak gerezi erramuarenak baino zurrunagoak direla konturatuko zara! Eta loratuta daudenean, ale arrak eta emeak bananduta daudela ikusiko duzu, polena arrak emango dute soilik eta emeek.... fruitua, noski!.

EranskinaTamaina
Audio icon Entzun erramua2.12 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA