Eskola Agenda 21

Eskola Agenda 21 partaidetza eta ingurumena lantzen dituen proiektua da. Tolosan 2002-2003 ikasturtean jarri zen martxan. Gaur egun 7 ikastetxek hartzen dute parte: Hirukide (Jesuitinak-Eskolapioak), Inmakulada lanbide ikastola, Laskorain ikastola, Orixe BHI, Samaniego LHI eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua. Guztira, 4.200 ikasle eta ikastetxe horiei dagozkien eskola komunitateak (irakasleak, gurasoak eta gainontzeko langileak) inplikatzen dira.

Proiektuak, ikasturte bakoitzean, ingurumenarekin loturiko gai bat lantzen du, eta Tolosako Ingurumen Zentroak gai horren diagnostikoaren atala garatzen du, udalerriari lotuta. Urtero, ikasleek herria azter dezaten material batzuk prestatzen ditugu eta lanketa horretatik ondorio batzuk ateratzen dira. Ondorio hauetan oinarriturik ,ikasleek gai hauekiko jarrera hobetzeko konpromisoak hartzen dituzte eta baita udal foroetan aurkezten diren proposamenak ere.

Eta ez gara ikastetxe edo udalen barruan geratu. Ikasturte amaieran, Tolosaldeko beste ikasle batzuekin elkartu eta kalera ere irten izan gara, herritarrei bide honi heltzeko proposatzera!

2012/2013 ikasturtea "biodibertsitatea" bideoa Tolosaldeko ikasleen adierazpena Biodibertsitatearen inguruan. 2013

Orain arte mugikortasuna, aisialdia, hondakinak, ekitate gabezia, ura, elikadura, biodibertsitatea eta energia landu ditugu eta horien emaitzak buletinetan edo udal foroetan aurkeztutako lanetan kontsultatu ditzakezue.

Buletinak   Aurkezpenak: Udal foroak