Tolosan batzen den hondakin organikoa egoki bereiztea sustatzeko 'Tolosa organikoa %100' kanpaina jarri du abian Udalak
2019/02/08 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Bi hilabete iraungo du kanpainak otsailaren 11n hasita, eta euskarri grafiko zein digitalez gain, bi kale-hezitzaileren laguntza ere izango du Udalak. Bi arlotan jardungo dute: sortzaile berezien eta handiekin bilerak egingo dituzte eta auzoz auzo edukiontzi guneetan herritarrei informatzen ibiliko dira.