Sentimendua eta ardura uztartu ditu Udalak 'Zaindu Tolosa' garbiketa kanpaina berrian
2018/09/28 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei helduko die 'Zaindu Tolosa'-k: animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare. Patxi Amantegi: “Tolosa garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Eta horretarako, herritarren kolaborazioa ezinbesteko zaigu"