Tolosaldeko, Goierriko eta Urola Garaiko Udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak
2018/06/20 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Aitorpena gaur goizean egin da Tolosan, bertako kiroldegiko instalazioetan energia berriztagarriak eta efizientzia erreferentzia izan baitira beste udalerri batzuentzat. Patxi Amantegi, Tolosako alkateordea: “garrantzitsua da administraziotik jasangarritasunaren bidean pausuak eman eta eredu izatea, eta koordinazioan jardun behar dugu enpresa eta kontsumitzaileekin bat, guztiak aldaketa horren sustatzaile izan gaitezen”.